Ékolo - Museo del aceite (Arroniz - Navarra)

Volver a página de inicio
disminuir tamaño del texto aumentar tamaño del texto

ékolo zerbitzua

Bestelakoak...

inicio > Eiherak eta olio errotak: Egungo egorea

Eiherak eta olio errotak: Egungo egorea

Obteniendo el aceite despues del prensado

Oliba bildu den egunean bertan ehotzea komeni da, landare-ura duen fruitua den aldetik, olibak ere hartzitu eta olioa oxidatu egingo litzateke, bestela.

Errotan olibak garbitu eta kalitate eta motaren arabera sailkatzen dira; jarraian, mekanizatutako garraio-sistema baten bitartez, fruituak tratamenduaren bigarren fasera igarotzen dira.

Prozesuaren hurrengo fasea ehoaldia (xehatzea) da; fase horretan landarearen ehunak apurtzen dituzten makina bereziak erabiltzen dira eta olioa askatzen duen ore homogeneoa sortzen da.

Olio ore hori ordubetez zanpatzen da, hotzetan, olioa eta landare-ura bereizteko. Oliorik hoberena hotzetan egindako lehen zanpatzetik lortzen da. Geratzen den oreak prozesuan jarraitzen du: zentrifugagailu bertikaletan (3.000 itzuli minutuko) olioa ateratzen jarraitzen da, olioaren propietateak mantenduz. Dentsitatea dela-eta, nahasketa geruzatan banatuta ateratzen da: orea alde batetik eta ura bestetik (azken hori zenbaitetan oliba patsa egiteko erabiltzen dute).

Olioaren propietate apartak kontserbatzeko, altzairu herdoilgaitzezko ontzietan edo ontzi beiraztatutan biltegiratu behar da. Hori eginez, olioa eguzkiaren argitik babesten dugu eta kontserbatzeko tenperatura ezin hobea lortzen dugu (20º C). Biltegian egon ostean, olioa berariaz egindako hainbat motatako ontzitan sartzen da (eihera bakoitzaren edukiera eta nahien arabera) produktua salmentarako eta etxean kontsumitzeko bideratu ahal izateko.



Ékolo · (Camino de San Andrés) · Paraje de Bigortiga · 31243 - Arroniz (Navarra)