Ékolo - Museo del aceite (Arroniz - Navarra)

Volver a página de inicio
disminuir tamaño del texto aumentar tamaño del texto

ékolo zerbitzua

Bestelakoak...

inicio > Olibondoa: Biltzea

Olibondoa: Biltzea

Recolecta a mano Recolección de la Aceituna


Bildutako oliba gehienak oliotarako erabiltzen dira; dena den, jateko erabiliko diren oliba kopuru aipagarriak biltzen dira eskuz. Oliba udazkenean biltzen da, ez baita beharrezkoa fruitua umotuta egotea.

Umotze prozesua motela da, udazkenean eta neguan gertatzen delako, hau da, eguzki irradak txikiagoak diren garaian gertatzen delako. Umotze-tasa 0 eta 7 bitarteko eskala bat erabiliz zehazten da eta tasa hori azalaren eta mamiaren kolorea aztertuz kalkulatzen da.

Fruitu gehienak eskuz biltzen dira, arretaz eta leuntasunez. Olibak biltzeko prozedurarik ohikoenak kimatzea eta olibak hagarekin jaistea dira.

Azken urteotan “erdi-eskuzkotzat” jo daitezkeen sistemak sortu dira. Horren adibide dira olibondoaren oinarrian sareak jarriz fruituak bertara botako dituzten astingailuak; eroritako fruituak eskuz sartu behar dira saskitan.

Recolecta con máquinas vibradoras

Fruitua ez hondatzeko, lurrera eror ez dadin ahalegindu behar da. Horretaz gainera, uztatutako fruituak lehenbailehen eraman behar dira eiheratara ahalik eta gutxien honda daitezen.

Recolecta con vehiculos a motor

Olibak metatzeko eta garraiatzeko hainbat baliabide daude, landare-zuntzez egindako saski/zaku historikoetatik eta animaliek tiratutako gurdietatik hasi eta egun erabiltzen diren plastikozko materialetara eta motorrezko ibilgailuetara arte.



Ékolo · (Camino de San Andrés) · Paraje de Bigortiga · 31243 - Arroniz (Navarra)