Ékolo - Museo del aceite (Arroniz - Navarra)

Volver a página de inicio
disminuir tamaño del texto aumentar tamaño del texto

ékolo zerbitzua

Bestelakoak...

inicio > Olioa: Terapiatan Erabiltzea

Olioa : Terapiatan Erabiltzea

Uso terapeutico del aceite en época romana

 Oliba olioa gantz-azido orekatuak dituen, eta osagai txikietan aberatsa den elikagai/sendagai gisa azaltzen zaigu hainbat gaixotasunen prebentzioan zein tratamenduan; irensten erraz samarra da eta bitaminak eta mineralak asimilatzen laguntzen du. Babes kardiobaskularrerako eta urdail eta gibelaren babeserako faktore bat da; hazteari mesede egiten dio eta bizi-itxaropena luzatzen du. Egun zientziak erakutsi du oliba olioak jarraian aipatzen diren ahalmenak dituela:

  • - Kolesterol maila murrizten du.
  • - Bihotzekoa jasateko arriskua murrizten du.
  • - Arteriatako tronbosia jasateko aukerak murrizten ditu.
  • - Azidotasun gastrikoa murrizten du eta ultzera eta gastritisaren aurreko babesa ematen du .
  • - Heste-igarotzea egokitzen du.
  • - Hezurren haztea babesten du eta hezurrek mineralizatze bikaina izatea ahalbidetzen du.
  • - Adinak burmuinaren funtzioetan, ehunen zahartzean eta, orokorrean, organoengan dituen eragin kaltegarriei aurre hartzeko egokiena da.

Horretaz gainera, azala zaintzearekin, sendatzearekin eta orbaintzearekin lotutako kosmetiko eta ukenduen oinarria izan da mendeetan zehar eta, egun, medikuntza naturalak berriz hartu ditu kontuan alderdi horiek. Hori dela eta, oliba olioa hainbat prestakinetan erabiltzen da:

  • - Abszesuak ontzeko eta sendatzeko prestakinetan.
  • - Larruazaleko arrakalak sendatzeko prestakinetan.
  • - Azkazalak edertzeko eta indartzeko.
  • - Erreuma arintzeko.
  • - Azal lehorrak egokitzeko.
  • - Ilearentzako tratamendutan.
  • - Azala beltzarantzeko.

Hona hemen ematen zaion erabileraren hiru adibide zehatz:

  • - Olio garbia azalaren lasaigarri eta bizkorgarri gisa igurztea.
  • - Eskutarako olio eta erle argizariz egindako krema (ohiko ceratoa).
  • - Azalerako eta zaurietarako olio eta baltsamo-belar krema.

Ékolo · (Camino de San Andrés) · Paraje de Bigortiga · 31243 - Arroniz (Navarra)