Ékolo - Museo del aceite (Arroniz - Navarra)

Volver a página de inicio
disminuir tamaño del texto aumentar tamaño del texto

ékolo zerbitzua

Bestelakoak...

inicio > Olioa: Sukaldean erabiltzea

Olioa : Sukaldean erabiltzea

Uso culinario del aceite Uso culinario

 Oliba olioa sukalderako oinarrizko osagai gisa erabili izan da Kristo aurreko VI. mendetik egunera arte. Mende horietan zehar, hainbat zibilizaziok izan dituzten aintzat sukalderako propietateak zein osasuna babesteko eta egokitzeko dituen propietateak.

Sukaldaritza mota guztietan behar da frijitzeko, erregosteko, ontzeko edo nahasteko euskarri koipetsua; Mediterraneoko sukaldaritzaren kasuan, oliba olioa da zeregin horiek betetzen dituena.Oliba olioaren bikaintasuna honetan datza: gainerako olioak hazi, ale edo fruitu lehorretatik sortzen dira eta oliba olioa, berriz,“fruitu” batetik lortzen den bakarra da eta, jatorri berezi horri esker, beste guztien gainetik, gastronomiarako olioa izatea eragiten duten lurrina eta zaporea ditu.

Uso culinario del aceite

Zorionez, Iberiar penintsulan mapa oleikoak fruitu mota asko eskaintzen ditu, lurzoruaren eta kokapen geografikoaren arabera. Fruitu mota aniztasun handiari esker, lurrin eta zapore “paleta” zabala dugu (paleta hori, gainera, xehatutako oliben nahasketarekin aberastu egiten da) eta, aldi berean, aniztasun “kromatiko” horrek tradiziozko sukaldaritzarako zein esku adituetatik eratutako plater oso gozoak sortzeko ñabardura sorta handia eskaintzen du.



Ékolo · (Camino de San Andrés) · Paraje de Bigortiga · 31243 - Arroniz (Navarra)