Ékolo - Museo del aceite (Arroniz - Navarra)

Volver a página de inicio
disminuir tamaño del texto aumentar tamaño del texto

ékolo zerbitzua

Bestelakoak...

inicio > Olioa: Ezaugarriak

Olioa : Ezaugarriak

Aceite de Oliva

 OLIOA (gaztelaniaz, aceite, arabierako az-zait hitzetik eratorria, “olibaren zukua”): KOLORE BERDE/HORIXKA DUEN KOIPE LIKIDOA, OLIBAK ZANPATUZ LORTZEN DENA.

Kanpaina amaitu ostean xehatutako eta ontziratutako olioa berde/urre kolorekoa izan ohi da eta, zenbait hilabeteren buruan, urre-kolore distiratsua hartzen du.

Etxean ezin da olioa luzaroan gorde eta, edukitzekotan, leku ilun, freskoan eta hermetikoki itxita utzi behar da. Olioa ontziratu denetik urtebetean kontsumitzea gomendatzen da.

Olioaren azidotasun maila lortutako olio motaren araberakoa da (prozeduren araberakoa) eta erabilitako fruituen eta horien nahasketen araberakoa. Eskuarki, azidotasun maila 0,5 eta 3º bitartekoa izan ohi bada ere, zenbaitetan gradu gehiago izan ditzake; kasu horietan olioa findu egiten da merkaturatu ahal izateko.

Gantz-azido edukia zein ebaluazio organoleptikoa aldatu egiten da ere fruituaren eta jatorriaren arabera, lurzoru eta mikroklima anitzei esker. Adibide gisa, fruitu nahasketa eta Nafarroako Sormarka duen olio bat nola hautematen zuten aipatuko dugu: “emankor orekatu eta konplexuko olioak dira, frutaren intentsitate handia dute eta oliba berdetik espezia eta oliba umotutara doazen ñabardurak dituen lurrina dute. Ahoan arinak eta apur bat mikatzak eta biziak dira, orburu ukitua (Arróniz), banana ukitua (Arbequina) edo arbendol ukituak eta ukitu gozoak dituzte (Empeltre)”.


Ékolo · (Camino de San Andrés) · Paraje de Bigortiga · 31243 - Arroniz (Navarra)